M1Egin!-en Efemerideak: Martxoaren 30a, Etxeko Langilearen Eguna

M1Egin Efemerideak

1988ko martxoaren 30ean Latinoamerikako Etxeko Langileen Lehenengo Kongresua egin zen Bogotán (Kolonbia). Ordutik, martxoaren 30ean Etxeko Langilearen Nazioarteko eguna ospatzen da.  Jardunaldi haietako helburuen artean azpimarratzeko helburua izan zen munduan zehar sektorean baldintzan okerretan eta inongo babes sozialik gabe lan egiten duten milioika emakume eta neska ikustaraztea.

Zaintza lana ere baden etxeko lanak, ikusezin eta gutxietsienetako lana izaten jarraitzen du, maila sozial, politiko eta ekonomikoan. Enplegu horren barruan egiteko zabala kokatzen da, garbiketa, sukaldaritza, lorazaintza eta abereen zaintza zerbitzuetatik hasi eta pertsonen zaintzaraino.

Ez da kasualitatea mundu osoko etxeko eta zaintza langileen %80 emakumeak izatea. Genero zapalkuntzaren ardatzek bat egiten dute klase eta kolonialitatearekin. Duela sei hamarkada estatuko txirotutako lurradeetako eta nekazal-eremuetako emakumeak heltzen ziren “euskal industralizazioaren neskameak” izateko. Egun, El Salvador, Honduras, Nicaragua eta beste leku batzuetatik etortzen dira, hemen elikatu dugun krisitik eta ustiapenetik ihesi.

Euskal Herrian internoak diren soldatapeko etxeko langileen %95 baino gehiago emakume migrariak dira. Legeak onartzen dituen lanaldiak asteko 60 ordutakoak izatera hel daitezke, ohikoak eta presentzialak. Gainera, langileen %40k ezkutuko ekonomian lan egiten duela kontuan hartuz gero, beraien ohiko lanaldietan asteko 70, 80 eta 90 ordu lan egiten duten emakumeak aurki ditzakegu.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven