Martxoak 8 eta feminismoa

Desjabetuon Lanabesa | Asteazkenak 12:00h

M1Egin!-ek egiten duen irratsaioa duzue Desjabetuon Lanabesa.

Martxoaren 8 aitzakitzat hartuz feminismoaz jardun dugu saio honetan ia bere osotasunean.

Feminismo zuri mendebaldarraren eta martxoaren 8ko historiaren errepasotxoa egin dugu: klase ikuspegitik emakumeen borroka bultzatu zuten aitzindariak, martxoaren 8aren jatorria, aldarrikapenen garapena… Bide batez, Euskal Herrian zapalketa hirukoitzaren teoria (sexu-genero, klase eta nazio zalpalkuntzak lotzen dituen teoria) landu zuten talde eta erakunde feministak ekarri ditugu gogora. Ondoren, feminismo beltz eta indigenek ikuspegi zuri eta mendebaldarrari egin dioten kritikaz ere mintzatu gara.

Hala ere, ez dugu ahaztu nahi izan martxoan Euskal Herriko langile klasearentzako garrantzitsua den beste data bat: martxoaren 3a. Hurrengo saioan luzeago arituko gara eta maiatzaren 1arekin lotuko dugu.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Lanabesa irratsaio gehiago Irola Irratian.