Auzoetatik, Piztu Bilbo! Auzoetatik Itzali Eskaparate Hiria! Construyamos otro modo de vivir la ciudad

Albisteak

Duela egun gutxi esan bezala, Piztu Bilbotik, burgesiaren estrategiaren ardatz diren hiru prozesu identifikatu ditugu, antagonismo eremu bihurtuko ditugunak: turistifikazioa, gentrifikazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa.

Aurrekoan, gentrifikazioaren sinbolo esanguratsua den People Rentals “Alquiler Vacacional” enpresa “gentrifikatzailea” izan bazen Bilboko auzokide desjabetuon amorruaren jomuga, oraingoan Basque Tour, Agencia Vasca de Turismo izan da haserrearen ondorioak jasan dituena. Bere xedeak aurrera eramateko betiko “enpresa lagunekin” elkarlana baliatzen duen agentzia hau auzokideok bizi dugun turismo masiboaren, eta honen ondorio lazgarrien, errudunetako bat da. Agentzia honen jardunaren ondorio dira auzokideak pairatzen ari garen hotel gero eta ugariagoak –oro har luxuzkoak direnak, eta hauen inguruan luxuzko kontsumora bideratutako negozioen irekiera sustatzen dutenak –, etxebizitzaren prezioen eskalada izugarria –hauek pisu turitiko bihurtzen ari baitira–, frankizia multinazionalen inbasioa, kontsumo produktuen prezioen hazkunde etengabea, auzo konkretu batzuetan ematen den masifikazioa, langileria (gazteak batez ere) prekarietatera kondeatzen dituen lan eredua –tenporala eta makro-ebento eta eguraldiarekiko dependentea–, etab. luze bat.

Era berean, Piztu Bilboren kanpaina berriaren baitan, espazio publikoa da antagonismo eremu bihurtuko dugun hirugarren ardatza. Ildo horretatik ekintza sinbolikoa egin dugu Areatzan, Udaletxea hiriko espazio publikoan inposatzen ari den erabilera motak salatzeko. Horretarako, interés pribatuei men eginez, askotan erabilera pribatura bideratzen den eremu publiko hau prezintatzea erabaki dugu. Herri mugimenduko sektore orori ekimenak, jardunaldiak, proiektuen propaganda, etab. egitea galarazten dien bitartean, espazio hauek enpresa pribatuei trabarik jarri gabe errazten zaizkie. Honen adibide argi bat urriaren 13an ospatu genuen Hamaika Botxo Eguna da. Bilboko herri mugimenduaren espresio anitzen parte hartzea izan zuen egun hau antolatzeko izaugarrizko trabak jarri, eta baldintza lortezinak inposatu, zizkigun udaletxeak. Berdina gertatzen al zaie Areatzan edo Kale Nagusian (edo beste edozein tokitan) propaganda eta negozio ekimenak egiten dituzten empresa pribatuei? Erantzuna ez dakienak konta dezala urtean zenbat aktibitate pribatu egiten diren Areatzan bertan, eta konpara dezala kopurua toki berean egiten diren izaera herrikoidun ekimenekin.

Espazio publikoa negoziorako erabiltzen ari dira. Honen beste adierazpen bat gure kaleetako horbma, andamio, etab.etan ikus daiteke. Enpresen publizitatea edonon aurki daitekeen bitartean (autobusetan, tranbian, andmioetan, kaleetako hormetan, etab.), herri mugimenduaren propagandak zentzura azkar eta eraginkorra jasan behar izaten du. Zenbat irauten dute gure kartelek kaleetan?

Guzti hau dela eta, martxoaren 30ean, larunbata, arratsaldeko 20:30 etan Etxebarrieta Anaien Plazatik (Unamuno) abiatuko den kanpaina aurkezpen kalejiran parte hartzera deitzen ditugu Bilboko auzoetako auzokide, langile eta desjabetu guztiak. Egun honetan abiatuko du Piztu Bilbok kapitalaren eta burgesiaren metropoliaren aurkako kanpaina; beti ere auzoak eta hiria bizitzeko beste modu bat dagoela aldarrikatuz.

AUZOETATIK, PIZTU BILBO! AUZOETATIK ITZALI ESKAPARATE HIRIA! CONSTRUYAMOS OTRO MODO DE VIVIR LA CIUDAD.