M1Egin!-en efemerideak: 1960ko martxoaren 21a, Sharpevilleko sarraskia

M1Egin Efemerideak

Hegoafrikan, apartheidaren garaietan, populazio beltza non bizi eta non lan egin behar zuen legez araututa zegoen. Egoera horrek askatasun zibiletan muga ugari eragiten zituen. Populazio beltzak araudiaren kontrako etengabeko borroka eraman zuen aurrera, eta bide horretan Hegoafrikako Kongresu Nazionala (ANC) eta Panafrikar Kongresua (PAC) sortu zituzten.

1960ko hasieran, Panafrikar Kongresuak Pass Law-en aurka, hau da, “igarotze-legeen” aurka protestatzeko deialdi nazionala egin zuen. Pass Law-ek populazio beltzaren desplazamenduak kontrolatzen zituzten Hegoafrikan, bai hiriguneetan bai landa-eremuan.

5.000 eta 7.000 pertsona artean lotu zitzaizkion deialdiari eta 1960ko martxoaren 21ean manifestazioa egin zuten. Poliziak manifestazioaren kontra tiro egin zuen. 69 pertsona hil eta 180 zauritu zituzten. 1960ko martxoaren 30ean gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. 11.727 pertsona atxilotuak izan ziren eta ANCa eta PACa debekatuak.

Une hartatik aurrera bi antolakundeek protesta baketsuen estrategia alboraru eta borroka armatua hasi zuten.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven