“Autogestioaz jabetuz, OKUPAZIO GARAIA DA!” proiektu berria martxan (Andaluziako SAT sindikatua)

Berriak

Kaixo guztioi!

Berriro ere zuongana jotzen dugu proiektu berri bat aurkeztera: “Autogestioaz jabetuz, OKUPAZIO GARAIA DA!

Beste behin bitarteko desberdinak erabiliko ditugu gaiaren inguruan hausnartzeko: jada burutu ditugun formakuntza saioak asanblearismoaren inguruan, bideo elkarrizketak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, eta noski, osatuko ditugun artikulu guztiak batuko dituen publikazioa.

Hasteko, gaurkoan, uhinen okupazioaren inguruan egindako lehenengo bi bideo elkarrizketak bidaltzen dizkizuegu:

Andaluziako SAT sindikatua

Lurraren okupazioaz hitz egingo dugu gaurkoan. Badakizue zer den? SATeko Nestor Salvadorek azalduko digu.

Hala Bedi Irratia

Irola Irratia

Eta adi, datorren astean antolatu ditugun jardunaldien lehenengo saioak aurkeztuko baititugu.

Hurrengorarte, segi zirikatzen!