Martxoak 8, gora borroka feminista

Irola Kalean

Martxoak 8 izan da duela egun batzuk, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak egun osoko greba orokorra eta dozenaka mobilizazio deituak zituen, auzo, herri eta hiri guztietan. Emakumeek* kalean hartu zituzten aurten ere, patriarkatuaren kontrako aldarrikapenean.

Irola Irratiak greba honekin bat egin eta proposamen xumea zabaldu genuen: mobilizazioetan parte hartzen zabizienok audiotxo bat bidaltzeko telefonoko telegram edo whatsappetatik. Guk horiek jaso, ohiko irratsaioen emisioa zuen ahotsekin ordezkatu genuen. 50 ahots mezutik gora jaso genituen egunean zehar: aldarrikapenak, kantuak, kronikak… Egun benetan ere luzea izan zan, eta zuen testigantzen bitartez jende gehiagorenga heldu zen bizitakoaren zatitxo bat.

Hemendik eskerrona emon gura dotzuegu mobilizazio erraldoietan parte hartu dozuen emakume* danoi! Aupa zuek, gora borroka feminista!
 
(argazkia: ekuador etxea)
 
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.