M1Egin!-en efemerideak: 2014ko otsailaren 6a, El Tarajaleko sarraskia

M1Egin Efemerideak

2014ko otsailaren 6an guardia zibilak 15 pertsona hil zituen Ceutako El Tarajal hondartzan. Guardia zibilak Marokoko estatutik espainar estatura itsasotik igarotzen saiatzen ari zen jende talde baten kontra gomazko pilotakadak eta ke-potoak jaurti zituen. Gutxienez 15 pertsona hil zituzten. Hori izan zen aurkitutako gorpu kopurua. Biziraun zuten beste 23ak Marokoko estatura behin betirako itzuli zituen guardia zibilak. Hasierako taldea 200 pertsonetakoa izanik, oso litekeena da hildako kopurua askoz handiagoa izatea. Migratzen ari zirenen datuen arabera 80 bat pertsonetakoa, hain zuzen ere.

Hasiera-hasieratik guardia zibilak zein barne ministerioak gertaera ukatu eta estali zuten. Hala ere, oso azkar agertu ziren kontraesanak euren adierazpenetan eta salaketa epaitegietara heltzea lortu bazen ere, bertan behera geratu zen eta inputatuta zeunden 16 guardia zibilak kargurik gabe gelditu ziren.

Egun, Europak pertsonen mugikortasunari trabak jartzen jarraitzen du. Bitartean, merkantziei eta  kapitalari ez die inolako mugarik ipintzen. Horrela, migrazio iturria den enpresa neokolonialisten jarduera babesten du. Interes kapitalistak dira Europaren lehentasun bakarra.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven