Iralako Gazte Asanblada

Auzokideak | Domingo 19:00h
 
Auzokideak saio honetan Iralako Gazte Asanblada izango dogu gidari.
 
Enriqueren eskutik Bolintxu Bizirik plataformaren nondiknorakoak ezagutuko doguz; PNVren eredu urbanistiko faraonikoen salaketa, Super Surraren koste ekologikoen zerrendapena, eta kontrako ekimenen barri izango doguz gaurkoan.
 
Jarraian, Iralako Gazte Asanbladari begira, azkeneko barriak eta ekimenen zerrendapenagaz joango gara; azkenik, Euskal Herriari begire, mugimendu autogestionarioaren kontrako erasoak salatuz.
 
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Auzokideak irratsaioko saio guztiak hemen dituzue entzungai.