M1Egin!-en efemerideak: 1968ko urtarrileran 31a, Têt-eko ofentsiba

M1Egin Efemerideak

Têt-eko (urte berri vietnamdarreko) ofentsiba 1968ko urtarrilaren 31an hasi zen. Vietnameko nazio askapeneko indarrek herrialdearen hegoaldean zeuden etsaien posizioak ia aldiberean erasotu zituzten. Hiri handi guztietan eman zen ofentsiba, hau da, 44 probintzia hiriburuetatik 36tan zein bestelako 64 populazio gunetan. 3 astetan zehar Saigoneko bihotzean borroka egin zuten. AEB enbajadara ere heldu ziren eta aginte iraultzaileak enbajadaren zati bat hartu zuen.

Otsaila osoan zehar jarraitu zuten borrokek. Maiatzeko bigarren erasoaldiak 119 hirigune eta base militar jo zituen. Hirugarren erasoaldian, abuztu eta iraila artean, askapen indarrek instalazio estatubatuarrak jo zituzten modu sistematikoagoan. Baina otsailean eman zen Têt-eko ofentsibaren parterik garrantzitsuena. Hala ere, estatubatuarren su indartsuak oldarraldi iraultzailearen atzerapausoa eragin zuen. Atzera egitea hasi zen. Herri vietnamdarrak ez zuen garaipena lortu une horretan. Zazpi urte pasatu eta galera handiak eman beharko ziren iraultza behingoz lortzeko. Hori bai, Têt-eko ofentsibak mundu osoan herri vietnamdarrarekiko elkartasuna areagotzea ekarri zuen, baita AEBetan ere.

Têt-eko ofentsibak erakutsi zuen urteetako esku-hartze militarraren ondoren, estatu batuarren garaipena gero eta urrunago zegoela. Potentzia iparramerikarraren mugak eta herri-erresistentziaren ahalmen ikaragarria begi bistan utzi zituen. Iraultza vietnamdarrak 50eko hamarkadan Frantzia eta Britainia Handia bezalako potentzia klasikoei aurre egin zien eta porrotera eraman zituen. Têt-eko ofentsiba eta bere ondorioak ekimen eta errealismo iraultzailearen eredu nabarmenak dira.

Herri vietnamdarrak 1975eko apirilaren 30ean lortu zuen bere herrialdetik estatubatuar inperialistak kanporatzea.

https://indomemoires.hypotheses.org/

https://www.monografias.com/trabajos96/revolucion-vietnamita/revolucion-vietnamita.shtml

https://www.youtube.com/watch?v=dgu2hN29kgI

https://www.youtube.com/watch?v=ulWHuBD_7PE

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven