Presoen Aldeko Taldea

Auzokideak | Igandeak 19:00h

Berriro ere Irola Irratiko Auzokideak saioa dugu gure artean, Euskal Preso Politikoen Aldeko Taldeak zuzendurik.

Ohikoa dan moduan, euskal preso eta errefuxiatuen azken albisteen berri ematen digute irratsaioaren lehen zatian.

Saio honen bigarren zatian, Itziar Plaza izan dugu gurean. Duela hamabost urte ihes egitera behartuta ikusi zuen bere burua, eta handik bost urtetara atxilotu eta preso sartu zuten. Hamar urte luze eman ditu estatu frantses eta españoleko kartzeletan, gehien gehienak Frantzian.

15 urte luze Iralatik urrunduta egondako gure kide eta lagunak, guzti honi buruzko errepaso galanta egiten digu. Nola izan zen garai bateko giroa, nola piztu zitzaion borrokarako gogoa, atxilotze eta epaiketak nola bizi izan zituen, espetxealdiko hainbat egoera eta honi buruz Itzik duen ikuspuntua.

Urte asko eta asko daramatzagu elkarrizketa honen zain. Ez ezazue galdu!

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Auzokideak irratsaioko saio guztiak hemen dituzue entzungai.