M1Egin!-en efemerideak: 1909ko urtarrilaren 14a, Felix Likinianoren jaiotza

M1Egin Efemerideak
1909ko urtarrilaren 14an Félix Likiniano Heriz jaio zen Eskoriatzan, Liki bezala ezaguna izango zen euskal anarkista.
Kartzelatik behin baino gehiagotan pasatu zen. Adibidez, 1934ko urrian Asturiasen eman zen altxamenduaren ostean gartzelan 15 urtez egotera zigortu zuten. Hala ere, 1936an eman zen amnistiari esker libre geratu zen.
Frankismoaren aurrean Donostiako defentsan parte hartu zuen, baita Estatuko beste hainbat lekutakoenean ere (Madril, Aragoi, Katalunia…). Frankismoaren garaipenarekin batera muga igaro behar izan zuen.
Sant Cebrià eta Gurseko kontzentrazio esparruak ezagutu zituen. Azken horretako zerrendetan Arrasatearra eta ANVko kide moduan ageri zen (Gurs El campo vasco, Josu Chueca).
Behin kontzentrazio esparrutik libre, nazien okupazioaren kontra egin zuen eta Biarritzen zuen etxea anarkista zein abertzale ziren borrokalari askoren aterpea izan zen.
1960ko hamarkadan ETA erakundeko kideekin harremanetan jarri eta horiek lagundu zituen. Besteak beste erakundearen ikurra disenatu zuen. “Bietan jarrai” lelopean borrokaren bidea eta estrategia herrikoia barnebildu zituen, eta hainbat belaunaldientzako erreferentzia izango zen irudia ere sortu zuen.

https://www.txalaparta.eus/es/libros/felix-likiniano-ezina-ekinez-egina

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven