Auzokideak-en saio hau Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko kideen esku egon da, eta iaz italiar penintsulako hainbat lurraldeetara egindako elkartasun karabanan parte hartu zuen kide batekin hitz egin dugu.
Kataluniankarabanako kide guztiak batu ondoren bidea hasi zuten. Hurrengo hamar egunetan Ventimiglia, Napoli eta Riaceren errealitateak ezagutu zituzten, besteak beste. Itxitako mugak, gorputzen esplotazioa(nekazal-lanetan edo, emakumeen kasuan, prostituzioa), Salviniren politika faxistak eta arrazistak eta sortu dituzten erresistentziak, elkartasunean euren herria eraiki nahi dituztenen esperientziak… Hori dena eta gehiago aurkitu zuten bidean. Hemengo esperientziak ere elkarbanatu zituzten eta elkartasun sareak hedatzen jarraitzeko aukera izan zuten karabanako kideek.
Este programa de Auzokideak ha estado a cargo de Ongi Etorri Errefuxiatuak, y hemos podido hablar con un compañero que participó en la caravana solidaria que el año pasado anduvo por la península itálica.
El próximo programa de Auzokideak tratará de los temas de la Asociación de Vecinas.
Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive
Entzun Auzokideak irratsaio gehiago hemen