M1Egin!-en efemerideak: 1631ko urtarrilaren 3a, gatzaren matxinada

M1Egin Efemerideak

1631ko urtarrilaren 3an gatzaren prezioa %44 igo zuen errege-dekretua indarrean jarri zen. Gainera, Koroak gatzaren monopolioa beretzat hartu zuen. Hori dela eta, gordeta zuten gatz guztia emateko eskatu zien bizkaitarrei. Janaria kontserban jartzeko oinarrizko lehengaia zen gatza, eta ordura arte gatza zein beste hainbat produkturekin modu askean salerosketan aritzeko aukera bermatzen zuten Bizkaiko Foruek.

Errege-dekretu horrek Gatzaren matxinada bezala ezaguna den altxamendua sortu zuen. Matxinada hiru urtez luzatu zen eta Foruen defentsaz haratago beste hainbat eta hainbat eskaera sozialen aldeko borrokaren adierazlea izan zen. Aristokrazia eta, oro har, goi klaseen mesedetan klase herrikoien eta klase ertainaren (hau da, merkaratien) bizi baldintzak okertzearen kontra borrokatu ziren bereziki.

1634ko maiatzaren 14an sarekada zabala eman zen eta matxinadaren buruzagiak atxilotu zituzten. Horietako 6 arratsaldean bertan hil zituzten inolako epaiketa zein defendatzeko aukerarik gabe. Atxilotuak izan ez zirenek Iparraldera ihes egin zuten.

1634an hildakoak honako hauek izan ziren: Morga y Sarabia Lizentziatua; Juan de la Puente y Urtusaustegui; Martín Ochoa de Ojarabide, Juan de Larabaster, Juan Bizcaigana, Domingo Bizcaigana.

Honako hauek ihes egin zuten: Diego de Echarte; Martín de Arana; Armona, elizgizona.

http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gatzaren-matxinada/ar-104811/

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven