M1Egin!-en efemerideak: 1804ko urtarrilaren 1a, Haitiko independentzia

M1Egin Efemerideak

1804ko urtarrilaren 1ean Santo Domingo uhartearen independentzia aldarrikatu zen Haitiren izenpean. Garai modernoetako lehen Estatu beltza izan zen eta Ameriketako bigarren Estatu independientea Estatu Batuen ondoren. Haitiren independentziak honakoa adierazi zuen:

• Historian lehenengo biderrez esklabuen iraultza bat garaile izan zen.

• Garai modernoetako esklabotzaren abolizioaren zikloan lehenengo abolizioa izan zen.

• Herrialde indigena baten benetako lehenengo deskolonizazioa askapen nazionaleko ejerzito indigena baten bidez eman zen.

•Identifikatutako lehenengo emantzipazio beltza izan zen. Haitiko independentistak errebelde beltzak izan ziren. Bere belztasunaz kontziente den Nazio beltza sortu zen. Aimé Césairek hurrengoa esan zuen: «Haitin lehenengo biderrez belztasuna tinko jarri zen eta bere gizatasunean sinesten zuela esan zuen».

• Ameriketako lehenengo nekazal erreforma izan zen.

•Hirugarren Munduaren existentzia beraren aurretik, Hirugarren Munduaren lehen aldarrikapena izan zen. Hegoaldeen arteko elkartasun trikontinentala sortu zuen Haitik. Amerikako, Afrikako eta Asiako herri kolonial guztietako zapalduentzat zabaldutako naziotzat eratu zen Haiti.

•Arraza-klasearen arazoaren lehenengo adierazpena izan zen. Askapen nazionalaren borrokaren baitan arrazari nagusitasuna aitortuz konpondu zuten arazoa.

• Lehenengo biderrez Europaz gaindiko herrialde batek Europar ejerzito bat militarki garaitu zuen.

• Haitiko iraultzaren lider beltza zen Toussaint Louvertureren garrantzia mundu mailan aitortua izan zen.

• Kolonizatutako herrialde guztientzat eredu izan zen euren independentziaren aldeko borrokan.

https://es.wikipedia.org/wiki/Revolución_haitiana

https://youtu.be/oLfJlfskdMg

https://www.potomitan.info/ayiti/ayiti7.html

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven