Presoen Aldeko Taldea

Auzokideak | Igandeak 19:00h

Irola Irratiko Auzokideak saio berri batekin gatoz berriro, eta oraingoan Euskal Preso Politikoen Aldeko Taldeari egokitu zaio irratsaioa gidatzea.

Urteko azken programa denez, aurreko saioetan kontatutako hainbat albiste errepasatu diztuzte, Preso Politikoen egoera azalduz. Besteak beste, Amaren Etxea liburuaren aurkezpena, bi senide dispertsioaren biktimatzat aitortu dituztela, hainbat lekualdatzeren berri eman dute irratsaioan eta datorren urtarrilak 12an Bilbo hartuko duen manifa erraldoiera joateko gonbitea luzatu dute.

Irratsaioaren azken partean, ohikoa den moduan gure auzoko preso politikoaren egoeraz mintzatu dira, albiste bikain batekin: Aste honetan Itziar Plaza aske geratu eta Iralara itzuli da hamar urte luze ondoren! Poz haundiaz, emozio eta urduritasun artean kontatzen dute urteko albiste posiblerik ederrena. Ondo etorri auzora Itzi!

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Auzokideak irratsaioko saio guztiak hemen dituzue entzungai.