M1Egin!-en efemerideak: 1997ko abenduaren 22a, Actealeko sarraskia

M1Egin Efemerideak

1997ko abenduaren 22an Chiapaseko Acteal herrian 90 bat paramilitarrek 45 indigena tzotzil erail zituzten. Sarraskia goizeko 10etan hasi eta zazpi orduz luzatu zen.

Egun Actealeko sarraskiaren erantzuleak inpunitate osoz bizi dira; bai sarraskia bera burutu zuten
paramilitarrak bai horiek babestu eta txalotu zituen Chiapaseko orduko Gobernua.

Actealen eraildakoak jatorri mayako “Las Abejas” taldeko familia bereko kideak ziren. EZLNren altxamenduaz geroztik talde hau bere alde agertu zen. Nahiz eta “Las Abejas” taldekoak borroka armatuaren kontrakoak izan, EZLNren helburuak eta diskurtsoa bere egiten zituzten. Actealeko sarraskia EZLNren alde lerratzearen kontrako zigorra izan zen, baita herriko oinarri soziala desegituratzeko saiakera ere.
Actealekoa ez da indigenen kontra gertatutako lehenengo sarraskia eta azkena ere ez da izango, ez Mexikon ez Aby Ayala osoan. Lakota herriaren oroimenean, adibidez, sutsuki atxikituta dago Wounded Kneeko sarraskia. Azken hori ere abenduan gertatutakoa, 1890eko abenduaren 29an.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven