M1Egin!-en efemerideak: 1977ko abenduaren 12a, Javier Fernandez Quesadaren erailketa

M1Egin Efemerideak

1977ko martxoan Moncloako Itunak sinatu ziren. Itun horiek langile klaseari prekarietate eta lan baldintza okerragoak ekarri zizkieten. Horren ondorioz, Itunak sinatzearekin batera langileriaren mobilizazio handien garaiari hasiera eman zitzaion. Kanariar Uharteetako La Laguna mobilizazio eta borroka sutsuan murgilduta zegoen. Sektore ia guztietan grebak aurrera eramaten ari ziren eta abenduaren 12rako Greba Orokarra deitu zuen borrokan zeunden sektore ezberdinen Koordinakundeak.

Grebak harrera oso ona izan zuen, baita parte hartze oso altua ere. La Lagunako unibertsitatearen kanpusa ez zen borroka horretatik kanpo geratu. Bertan langile eta ikasleen asanblada deitu zen, non langileek Greba Orokorraren arrazoiak eta nondik norakoak azaldu zizkieten ikasleei eta euren atxikimendua ere eskatu zieten. Asanblada hartan Javier Fernández Quesada, 22 urteko biologia ikaslea zegoen. Kanpoan poliziaren presentzia itogarria zen. Are gehiago tiroka hasi zirenean. 200 tiro inguru bota zituzten eta horietako batek Javier Fernández Quesada jo zuen bihotzean unibertsitatetik irtetzen ari zenean. 13 eta 18 urteko beste bi gazte ere zaurituak izan ziren.

Hurrengo ordu eta egunetan mobilizazio eta protesta ugari egin ziren. Hasiera-hasieratik poliziaren indar guztiak hilketa ezkutatzera eta erantzukizunak berengandik urruntzen saiatzeara bideratuta egon ziren. Oraindik orain erantzukizun horiei ez zaie inolako erantzunik eman. Ez ahaztu, ez barkatu!!!

http://www.tamaimos.com/2017/12/12/memoria-historica-canaria-xiii-javier-fernandez-quesada/
https://canariasnoticias.es/opinion/javier-fernandez-quesada-habitante-de-una-verde-estrella-de-esperanza
http://nacioncanaria.blogspot.com/2008/04/fernndez-quesada-en-honor-la-verdad.html

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven