M1Egin!-en efemerideak: 1933ko abenduak 8-9, Bastidako altxamendu anarkista

M1Egin Efemerideak

Azaña buru zuen biurteko errepublikar-sozialistaren porrotaren ostean, 1933ko azaroan, Hauteskunde Orokorrak deitu ziren. CEDAren lidergotza zuen koalizio eskuindarrak irabazi zituen, oso zatitua aurkeztu zen ezkerraren aurrean. Hauteskundeetan abstentzioa aldarrikatu zuen CNT sindikatu anarkistak, eta emaitza horien aurrean, komunismo libertarioa aldarrikatuko zuen Greba Orokor iraultzailerako deia egin zuen. Abenduko matxinadak ia ez zuen eraginik izan Euskal Herrian. Bastidan bai, ordea, eta modu esanguratsuan, gainera.

Urte hartako amaieran, Labastidako gertaerak epaituak izaten hasi ziren. Premiazko Auzitegi batek 32 pertsona auziperatu zituen. Horren ostean haietako 13 Gerra Kontseilu batek ere epaitu zituen. Azkenean, gutxi batzuk absolbituak izan ziren. Gainontzekoek gartzela zigor anitzak pairatu zituzten. Horretaz gain, 5 pertsona heriotzera zigortu zituzten.

Hala ere, Frente Popularraren garaipena eman zenean, amnistia aldarrikatu zen eta azkeneko zigor horiek bertan behera geratu ziren.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven