Auzokideak-Presoen aldeko taldea (2018-06-03)

Auzokideak | Domingo 19:00h

Gaurko Auzokideak saioan Iralako Presoen Aldeko Taldea izan dugu. Euskal Herriko Preso Politikoen egoera latza salatzen eta haien eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzen diarduen kolektiboa.

Hiru gai jorratu ditugu irratsaioan. Alde batetik Zerga Operazioaz aritu gara, preso politikoei ondasunak kentzeko egindako operazioaz, bestalde Itziar Plaza auzoko presoa ere gogoan izan dugu, eta azkenik Harrera Elkarteko bi kide elkarrizketatu ditugu.

Harrera Elkarteak laguntza eskaintzen die euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, jendartean egokitu eta bizitza berria duintasunez eraiki dezaten. Beharrezko lana benetan.

Deskargatu