The Dreamers (21-04-2017)

Sonoras Bandas | Viernes 19:30h

Ostiral honetan The Dreamers filmaren soinu banda ekarriko dugu irratira. 2003 urteko filma, 68ko maiatzean giroturik, Parisen. Bernardo Bertolucci-k zuzenduta eta Michael Pitt,  Louis Garrel eta  Eva Green-ek antzeztua lan honek hiru gazteen istorioa kontatzen du, kapital frantseseko etxe batean bizitzen jolastu eta elkar ezagutzen direnak. Pelikula bihurri bat, gaztetasunari, gizarteari eta hipokrisiari buruz hausnartzen duena.

Abesti mitikoak gozatuko ditugu bertan, Parisko kaleak bete zituzten gazte eta langileen protestak lagundu zituen musika. Janis Jopllin eta Jimmi Hendrix-etik, Charles Trenet edo Edith Piaf-eraino helduko gara. Zinema eta musika hoberena ezagutzeko datorren ostiralean Irola Irratian itxarongo zaituztegu!

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link