Eguzki Bikoizlea (2015-11-22)

Barazki Bizidunak | igandea 18:00h

Jesus Eguzkiza izan genuen igandeko Barazki Bizidunak saioan. ‘Eguzki’-ren ahotsa oso ezaguna egingo zaizue, bikoizlea izan da-ta urte luzetan eta ahotsa jarri dotze hainbat filme, dokumental, iragarki edo marrazki bizidunetan. Ganera euskararen sustapenean aritu izan da betidanik, hizkuntza eskolako irakasle zein irratiko esatari lanetan.

Elkarrizketa honetan, bikoizketaren inguruan berba ein dogu, baina baita ETBren bilakaera komentau eta euskararen inguruan hausnartzeko aukera eukin dogu, gizon maitagarri honen ikuspuntua jasoz. Dragoi Bola gogoratzeko aukera izan genuen, eta frankismo garaiko anekdota gogor bat kontatu euskun baita. Hobeto komunikatzeko truko edo gomendioren bat luzatu zigun ere. Barre ein gendun elkarrizketan, kantatu bebai, eta batez be, asko ikisi.

Eta hamen dekozue ba, zuok be, gure moduen, profesional haundi honek esandakotik ikasten zeozer dozuen, guretzako behintzet oso baliagarri izan da.

Eskarrikasko benetan Eguzki!

Deskarga

¿Cómo se descargan los programas? → link