COP26 (Klima Aldaketaren Goibilera, Glasgow)

Haustura Metabolikoa | Hilabeteko 3. astelehena 22:00h

Bero olatuak, suteak, lehorteak, energiaren prezioaren igoera, gasaren eskasia…

Gertaera hauek, gertaera puntual eta isolatuak direla pentsa dezakegu. Baina, horiei buruz jada aspaldi mugimendu ekologistak abisatu zuen, izan ere, fisikaren lege oinarrizkoenak kontuan hartuta, ezinezkoa da sistema batek etengabe haztea planeta finitu baten.

Apur bat gehiago teorizatuz, XIX. mendean kapitalismoak zer harreman zuen naturarekin hausnartu zuen pentsalari alemaniar oso famatu batek, haustura metabolikoaren kontzeptua sorraraziz hura azaldu nahian.

Hasieran haustura metabolikoa zen hori talka bihurtzen hasi da, gure sistema, produkzio eta kontsumo sistemaren eta planetaren muga biofisikoen artean. Talka hori aztertu nahi dugu hain zuzen ere Irola irratiko gure programa honetan.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun Haustura Metabolikoa irratsaio gehiago hemen