HIRIA IRAULI

Irola Kalean

HIRIA IRAULI AUTOGESTIO ETA AUTODEFENTSAZ BIHARKO EGUNA IREKI

Irailak 4, 5 eta 11 – Bilbon

Azkenean, birria bat… Okupazio eta autogestioaren aldeko mezuen lanketak ez dau agerpen masiborik eukingo aurten, eta horrexegatik hain zuzen, beharrezko da gure frente kultural propioak sortu eta bermatzea. Bilbon okupazioa eta autogestioa jorratzen doguzen hainbat eragile eta norbanakok bat egin dogu, aipatutako diskurtso hori jorratuko dauzen ekimen ezberdinak antolatzeko. Sakontasun politikoa bai, baina baita sozializazio festiboa ere uztartuko dauzen ekimenak izango dira, espazio inklusibo eta askeak sortzeko irrikarekin.

Beraz, datozen asteotan egingo doguzen hiru ekimen hauetara etorri eta parte hartzera gonbidatu gura zaituegu:

🏀

Irailak 4, Bilboko 5. Mundialito Mixto Antiarrazista futbol eta 3×3 saskibaloi jardunaldia Deustuko Erriberan, 10:00etatik aurrera

🚴‍♀️

Irailak 5, Autodefentsaren bizi-jira Bilboko gatazka desberdinen oraina eta etorkizuna ezagutzeko bizikleta paseoa Bilbon zehar, 11:00etatik aurrera

🎭

Irailak 11, Kopetaraino topaketa kulturala Kaleko irratsaioa / kolektiboen materialen erakusketa-herri azoka / emanaldi kulturalak Kobetamenduko parkean, goizeko 11:00etatik aurrera

* * * * * * * * * 

Uda honetan, bete daiguzen kaleak autogestioaren eta okupazioaren aldeko aldarrikapenekaz!