Ordezko Maltzurrak 1.08 – Oposizioak eta Hezkuntzako EPE2020

Ordezko Maltzurrak | Astelehenak 19:00h, asteazkenak 9:00h
 
Oposizioak lan duin eta iraunkorra lortzearen tirania
EPE2020ko hautagai bat oposizioaren bezperan 75 gaiko gaitegia ikasten.

Ordezko Maltzurrak 1.08

 
Hilabete honetako Ordezko Maltzurrak saioan OPOSIZIOAK eta konkretuki Hezkuntzako EPE2020 izan ditugu hizpide. Lau gonbidatu izan ditugu, Ibon Apezetxea, Joseba Cancer, Ainize Egiraun eta Jorge Arias, laurak irakarle interinoak, eta oposizioen inguruko beren esperientzia eta bizipenak partekatu dituzte gurekin, baita oposizioen inguruko zenbait kritika zentzudun ere. 
 
Bakoitzak bere esperientzia azaldu du, batik bat beren bizitzan oposizioek zer suposatu duten azaltze aldera. Batzuk ekainaren 19-20ko oposiziora aurkeztuko dira, beste batzuk ez. Batzuk funtzionario izateko, beste batzuek espezialitate berriak eskuratzeko. Familiadunak, familiarik gabeak. Musikariak… Denetarik pixka bat, baina oposizioen tirania abiapuntu komun gisara. 
 
Hori gutxi balitz, saioa musika sorta bikain batekin eta umore pixkatekin gatzozpindu dugu. Baita gure gonbidatu musikarien hurrengo kontzertuen datak plazaratu ere. 
 
Gozatu!! Eta zorte on guztioi!!
 
Abestiak: 
 
00- Potrotaino – Chavales
01- Bass Lee Music – At the Ark Dub
02- Orreaga 778 – Herrimina
03- Orreaga 778 – Durendal
04- Chill Mafia – 31014
05- Mary Rockings – A dos ruedas
06- Gasteizko Udal Musika Banda – Globalizakzioa kontzertua, azken mugimendua
07- Suka – Inyector
 
 
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Ordezko Maltzurrak irratsaio gehiago Irola Irratian.