M1Eginen efemerideak: 1661eko ekaina, Matalatzen altxamendua

M1Egin Efemerideak
1620. urtean Xiberuako foruak bertan behera geratu ziren eta Xiberuako burujabetza sakonki gutxiagotua izan zen. Ondorioz, lehenik Paueren eta, ondoren, Bordeleren menpe egotera igaro zen Xiberua.
 
Foruen galerak ate berriak ireki zizkien jauntxoei eta, oro har, era guztietako burgesei eta klase  pribilegiatuei. Arnaud-Jean de Peyré, Iruri eta Trèvilleko Kontea, horren adierazlea da. Gaztelu guztiak zein lur komunalak erosi ahal izan zituen lurraldearen lur gehienen jabe egiteraino. Hortik aurrera, Konteak zergak igo zituen, uztak bere egin zituen eta bere kontra egiten zuen edozein pertsona zigortzen zuen. Orokorrean, Xiberuako jaun eta jabe bilakatu zen, baita horrela jokatu ere. Lur komunalak esku pribatuetara pasatzea egun ezagutzen dugun kapitalismoaren oinarrietako bat izan zen. Xiberua horren adibide argiena dugu gurean.
 
Xiberuako herria egoera horren aurrean altxatu zen buruan Matalatz goitizeneko apaiza zuelarik. Aurrez aurre zituzten hierarkia katolikoa, noblezia eta Mauleko burgesia bera ere. Hasiera batean 3.000-4.000 pertsonak egin zuten bat altxamenduarekin. Denborak aurrera egin ahala, 7.000 izatera ere heldu ziren. Euren guda oihua: “Herria! Herria!”
 
Urriaren 12an Bordeletik etorri behar izan zuen armadak matxinada gelditzeko. Guduan 400 bat matxino hil ziren . Gainontzekoak Nafarroara joan ziren. Matalatz eta beste kide batzuek  ihes egitea lortu zuten. Hala ere, azkenean atxilotu eta Mauleko gaztelura eraman zituzten. Bertan, epaituak eta erailak izan ziren.
 
Bernard Goyhenecheri, Matalatzi 1661eko azaroaren 8an burua moztu zioten Lextarreko plazan. Bere burua Mauleko gazteluko atean eskegita egon zen urte horretako gabon zaharrera arte. Orduan, bere kideen talde batek berreskuratu egin zuen.
 
Burua moztu aurreko bere azken hitzak gaurdaino heldu dira: «Dolügabe hiltzen niz, bizia Xiberuarentako emaiten baitüt. Agian, agian, egün batez, jeikiko dira egiazko xiberutarrak, egiazko eskualdünak tirano arrotzen ohiltzeko
 
 
 
 

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven

M1Egin!-en Efemerideak saioaren atal gehiago entzuteko, klikatu hemen