Biztu Irratia!

Hoka Hey | Domeka 18:00h

Azken Hoka Hey! saioan Biztu Irratixe izan ditugu gonbidatuak. Gernikan sortutako Irrati Libre proiektua dogu hau, duela bi urtetik hona martxan dabilena eta Astran egoitza dekona.

Busturialdeko errealitateari buzuz edota irratigintzaren hautaketari buruz galdetu diegu, eta baita proiektua aurkezteko eskatu: zein irratsaio mota dituzten, zein gai jorratzen diren eta nola entzun dezakegun egiten duten lana. https://biztuirratia.wordpress.com/ weborrian ari dira eskegitzen haien saioak eta streaming bidez ere entzun daiteke Biztu Irratixe weborri honetan.

Elkarrizketagaz batera, testutxo batek eta musika apur batek osatzen dabe gaurko errezeta.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen