7 Katu Gaztetxeak krowdfundinga abiatu du, egin ekarpena!

Albisteak

Bilboko 7 Katu Gaztetxeak Krowdfunding kanpaina abiatu du sabaiaren konponketa lanak finantziatzeko. Egizu ekarpena esteka honetan.

NOR GARA?

7 Katu gaztetxea Bilboko Alde Zaharreko gune okupatu eta autogestionatua da. Bizirik daramatzagun 12 urteetan, gazte eta eragile askoren proiektuen sorleku zein hauen garapenerako espazioa izan da, betiere autogestioa eta okupazioa ardatz izanik eta balore askatzaileak bultzatuz. Denbora honetan hainbat dinamika zein egitasmoren aterpe izan da: aste politiko kulturalak, kultura alternatiboa sustatzen duten jaialdiak edota auzoko gazte mugimendua elikatzeko gunea izatea.

ZERTARAKO CROWDFUNDING-A?

Gure jardunarekin aurrera jarraitzeko, ordea, obra egin beharra dugu. Eta ez edozein obra, eraikineko atal estruktural asko konpondu eta berriztatuko dituena baizik. Honek, denbora batez gaztetxeko ateak ixteaz gain, finantzazio handia eskatuko du, material asko erosi eta zenbait zerbitzu ordaindu beharko ditugu eta.

Obrarako finantzazioa bide ezberdinetatik lortuko dugu:

  • Komantxe konpartsaren ekarpena
  • Kamisetak ta poltsak egin eta saldu
  • Obra ostean, Konponfest jaialdiak egingo ditugu
  • Itsulapikoaren bidez lortutakoa

Hona hemen obraren gastuen zehaztasun guztiak:

  • Kanpoko teilatua: impermeabilizazioa, zaharkitutako tela asfaltikoa kendu eta berria jarri: 9681€ (BEZ barne)
  • Sabaia barrutik:
    • Pladurrezko plaka zaharrak kendu
    • Malla ipini, tentsorean ipini, alambrezko segurtasun estruktura jarri, eroritako zementozko sabaia berregin. 1200€
    • Sabai faltsu berri bat jarri. 4000€
    • Aireztapen sistema aldatu. 800€

GUZTIRA: 15.681€

OBRA ETA GERO…ZER?

Gaztetxeko obra bukatutakoan, Konponfest jaialdi potenteak egingo ditugu dirua berreskuratzeko baina batez ere, gure jardunari ilusioz heltzeko berriro. Gonbidatuta zaudete!


Irakurri albiste gehiago Irola Irratian.