Tantaka.tv Telebista Sozial berria (2018-12-02)

Hoka Hey | Domeka 18:00h

Hoka Hey! espazio honek, kolektibo sozial eta politiko desberdinek euren proposamenak zabaltzeko espazioa izan nahi du. Hain zuzen, kapitalaren masa-hedabide tradizionaletan, hedabide hegemonikoetan, teokirik ez duten kolektiboak izaten ditugu gurean, inbisibilizatuak. Kontrainformazioa egiten dugu Irola Irratian.

Baina Euskal Herrian, kontrainformazioak badu bere tradizioa, ehundaka fanzine esperientzia, kaleetako milaka pintada eta kartel, langileria klasearen interesen menpeko aldizkariak, ekintza zuzena edo argia bezalakoak, irrati libre eta herri irrati komunitarioak, ahotsa.info bezalako ikusentzunezko proiektuak edota Borroka Garaia Da bezalako weborriak, ezagunak diren batzuk aipatzearren.

Gaurko irratsaio honetan, komunikazio sozial eta politikoa jorratzen duen proiektu bati buruz hitzegingo dugu, Tantaka Telebista hain zuzen.

Telebista berri hau, Feminismoan, Internazionalismoan, Aniztasunean eta bizitzaren iraukortasuna balioetan onarritzen da. Bi aste eskas egin zuten euren aurkezpen ekitaldia, eta dagoeneko 12 programa desberdin dituzte, eta gutxi gora behera 30 atal kaleratu dituzte dagoeneko, zentsuraren gaia jorratuz, herrialde desberdinetako gatazketan sakonduz, dokumental filmeak komentatuz edota umorea eta kultura ere jorratuz.

Deskarga