M1Egin!-en efemerideak: 1921eko maiatzaren 21a, Sacco eta Vanzetti epaiketaren hasiera
M1Egin Efemerideak

Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti 1920ko maiatzaren 5eko arratsaldean atxilotu zituen polizia batek beste pertsona baten bila zebilela. Komisaldegira eramandakoan ez zieten inolako deliturik leporatu. Beraien jardun politikoaz baino ez zituzten galdekatu.Prentsak laster batean anarkistak zirela zabaldu zuen, delituak egiteko Saccok eta Vanzettik zutengaitasunaren froga moral gisan.