Nekazal matxinadak

Desjabetuon Lanabesa | Barikuak 19:00h

Urtarrileko Desjabetuon Lanabesa saioan Jerezko gertakarien efemeridetik tiraka arituko gara eta nekazal matxinadak izango ditugu mintzagai. 

Hasteko, XVIII. mendeko Andaluziako nekazal matxinadak eta anarkismoaren sorrera aipatuko dugu.

Ondoren, Historian atzera egin eta Ingalaterrako lurren itxieraz eta horrek izandako eraginez hitz egingo dugu.

Estatu espainolera bueltatuko gara jarraian eta XIX. mendean Koroako jabetzak ziren lur komunalen pribatizazioaz arituko gara, baita 2. Errepublikan izan ziren nekazal erreforma saiakerez ere.
 

Saioa amaitzeko, Euskal Herrira etorriko gara eta gaia orokorrean aurkezteaz gain, XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran Nafarroan lur-komunalen pribatitzazioaren nondik norakoak eta erresistentziez berba egingo dugu.


En el programa de enero de Desjabetuon Lanabesa partiremos de la efemérides de los sucesos de Jerez para hablar de las revueltas campesinas.

Para empezar, mencionaremos las revueltas agrarias del siglo XVIII de Andalucía y lo inicios del anarquismo.

Después, viajaremos atrás en la Historia y hablaremos de los cercamientos de tierras en Inglaterra y sus repercusiones.

A continuación volveremos al Estado español charlaremos sobre las privatizaciones durante el siglo XIX de las tierras comunales que pertenencían a la Corona, y también hablaremos de los intentos de reforma agraria de la 2ª República.

Para acabar volveremos a Euskal Herria y, además de plantear las características generales del tema, trataremos las características y resistencias del proceso de privatización de las tierras comunales en Navarra entre finales del siglo XIX y comienzos del siglo XX.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Desjabetuon Lanabesa irratsaio gehiago Irola Irratian.