Mahaingurua “Etxebizitzaren Autodefentsa” urtarrilak 16, 19etan, Karmelan

Deialdiak-Convocatorias

Urtarrilak 16 eta 17an, ostegun eta ostirala, Maravillasekin elkartasun kafetak antolatuko ditugu, Karmelako ohizko programazioaren barnean. Baina bi kontu berezirekin. Alde batetik, ostegunean, etxebizitzaren defentsari buruzko mahaingurua burutuko dugu, Bartzelonako lagunekin, non matoi-enpresen edo poliziaren utzarazte saiakerak jorratuko ditugun.

Bestalde, ostiralean, “sorkuntza autogestionatua, zertarako?” gaiarekin jarraituz, Ander Parodyrekin solastuko gara zinemagintzaz eta “Entzungor”(2017) ikusi ahal izango dugu. Gainera, bi egunetan, jatekoak izango ditugu eta mozkin guztiak Maravillaseko kideak laguntzeko izango dira.