OKUPAZIO BERRIA BILBO ZAHARREAN

Albisteak

Bilbiko kaian jaio berri den Anna Campbell Gune Askearen asanbladak bidalitako oharra atxikitzen dugu osotasunean:

” Bilbon, 2019. Turistifikazioa helburu duen hiri-prozesuaren bizi dugu bete-betean. Zerbitzu-hiri honek, lan prekarioan, zabor lanan oinarritzen du bere garapena; auzokide txiroenak kanpoalderantz mugitzera behartzen ditu; kultura merkantilizatu egiten du ikuskizun ergela bihurtu arte. Guzti honi ere, auzoen gentrifikazioa deitzen diogu.

Beste hiri batzuetan gertatu dena ikusita daukagu eta beraz, ondorio kaltegarrien jakitun gara. Turistifikazioa gentrifikazioari doa lotuta, nahi ta ez. Ta ezin gara albo batera begira egon.

Botereak proiektu herrikoiak zorrotz ikuskatzen dituen bitartean, Last Tour (kultur-ustelaren aitzindari) bezalako enpresek eroso dabiltza espazio publikoak erabiltzen BBK laif eta Emtibi wik moduko ekimen arranditsuak antolatzeko.

Berriro ere, Bizkaiko Hirukote Boteretsua ikusten dugu: botere ekonomikoa (Last Tour-BBK) , politikoa (EAJ) eta mediatikoa (ElCorreo) negozioan bat eginda.

Udaletxearen itxurakeria ere ikusten dugu, borroka sozialak eta euskal kultura berreskuratuz eta eurekin komertziatuz, eduki politikoa guztiz ezabatuz (Bilbao Pride, Santo Tomas, Basque Fest…).

Honen guztiaren aurrean, okupazioa aukeratzen dugu tresnatzat, guneak berreskuratzeko, herritik herriarentzat, kulturaren, artearen eta bizitzaren merkantilizaziotik ihesi. Beste moduko harreman parekideak eta zuzenak eraiki ahal izateko.

Okupazio hau aldarrikapen ekintza sinboliko bat baino gehiago izatea nahi dugu, hau da, hiriko langile klaseentzat borroka tresna bat bilakatzea eta herri-kolektiboentzat topagune izatea.

2019Ko udan, Bilbiko Kaian

Anna Campbell Gune Askea.”

Anna Campbell izena, Rojavan faxismoa borrokatzen eroritako
lagun eta kidearen oroimenean izango da.