Intifada Marika

Hoka Hey | Domeka 18:00h

Intifada Marika izan dugu Hoka Hey honetako gonbidatua. Marikaz osatutako kolektiboa da beraz, ulertuta «marika bere burua gay gisa identifikatzen ez duen gizabanako heterodisidentea» dela, haien manifestuan adierazten duten bezala. Ez dute gay onargarri edo tolerablearen perfilean enkajatzen: eurak marikak dira.

Termino baten apropiazioaz haratago, identidade desplazatuen aldarrikapenaz ari gara. Estatu eta Kapitalak, negozioa somatu duenean LGTBIQ+ komunidadearekin, heteronormak homosexual duinaren patroia ezarri duenean (gizon zuri erdi-aberatsa, lumarik gabea eta kontsumista)… patroi hauetan kokatzen ez diren gorputz eta identitadeek Intifada Marika osatu dute.

Honetaz guztiaz eta kolektiboaren jarduerez arituko gara elkarrizketan. Intifada Marika etengabe dabil ekimenak antolatzen edo kolaboratzaile moduan parte hartzen. Jardunaldietan edota dokumentalen ekoizpenetan parte hartzea, jaialdiak antolatzea zein fanzineak argitaratzea, manifestazio eta mobilizazioen antolaketa… lan itzela bai horixe.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen