Presoen Aldeko Taldea

Auzokideak | Domingo 19:00h

Beste behin ere Auzokideak itzuli dira Irola Irratiko estudiora auzo honetako jendearen ardura eta aldarriak plazaratzera: gaurkoan Euskal Preso Politikoen aldeko Iralako taldea etorri zaigu.

Edukiz jositako saioa egin dute kideek. 11/13 sumarioko epaiketarekin hasi dira, epaiketaren datak iragarri dituzte, aizu honek suposatzen duen erasoa azaldu digute. Bestalde, Andoni Goikoetxearen epaiketaz aritu dira ere, izan ere, Auzitegi Nazionalak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio. Txus Martinen inguruko berri batekin jarraitu dute, larriki gaixo dagoen presoak ebakuntza izen zuen duela aste batzuk.

Bestalde, Lasterbidean edizio berri baten inguruan aritu dira Presoen Aldeko Taldeko kideak. Arbizutik Lakuntzara egingo dute korrika Maiatzaren 19an. Amaitzeko eta ohikoa den moduan, presoen lekualdatze eta askapenenen boletina ere egin dute, azkeneko mugimenduak azalduz.

Ez ezazue galdu auzoko eragileen irratsaioa!