M1Egin!-en efemerideak: apirilaren 17a, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna

M1Egin Efemerideak

1975ean Palestinako Herri Askapen Fronteak (FPLP-k) kartzelaratutako militante guztiekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna ezartzeko deia zabaldu zuen; militantzia hori antikolonialista, antikapitalista, antiinperialista etab. izanda ere. Egun horren helburuak dira ahanzturaren kontra borrokatzea, borroken oroimena transmititzea eta kartzelaratutako kideen aldarrikapenak gogoratzea.

Donostian egin zen lehenengo Preso Politikoen Nazioarteko Konferentzian mundu osoko preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapenerako nazioarteko eguna ezartzea erabaki zen. Palestinan preso politikoen aldeko eguna egiten zela planteatu zuen FPLParen ordezkariak. Apirilaren 17an egiten zuten eta egun hori Preso Politikoen Nazioarteko Egun izendatzea proposatu zuen. Konferentziak proosamena onartu zuen.

Ordutik denbora luzea igaro da eta aldarraikapen hau zapaldutako herrien borrokan presente izan da urterik urte. Gero eta argiagoa da beraien militantzia politikoagatik preso dauden militanteak ikustarazteko beharra. Gero eta argiagoa da beraien estatus politikoa onartua izateko eta beraien eskubide guztiak errespetatuak izateko borrokaren beharra. Borroka hori jarraitu behar dugu preso politikoak kartzelatik ateratzea lortu arte eta beraien etxeetara bueltatu ahal izan arte. Beraien borrokak aurrera eramaten jarrai ditzaten.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven