Eragozpen fiskala

Hoka Hey | Domeka 18:00h

Azken Hoka Hey honetan Eragozpen Fiskalari buruz hitzegin nahi dogu. Estatuaren desagerpena helburutzat hartuta, eragozpen fiskala egitea ekintza zuzen bat burutzea da. Estatuaren erroan dauden herramientak desobeditzea delako. Ez dogu onartzen Estatuaren biolentzia aparatua. Ez dogu onartzen Estatuaren finantziazio aparatua. Ez dogu onartzen Estatuak jabetza nola administratzen dauen.

Honetarako Eragozpen Fiskala plataformako kide batekin elkarrizketatxo bat eukiko dogu saioan. Sebas kideak telefonoaren bestaldetik hitzegingo digu egitasmo honen inguruan, zen mugimendutan duen jatorria, zertan datzan, nola egin ahal dogun eta noren laguntzarekin. Informazio osagarria topatuko dogu eragozpenfiskala.org webgunean.

Beti bezala, datozen 50 minutuetan gurekin geratzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ondo etorriak Hoka Hey! irratsaiora.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen