Sorkuntza autogestionatua, zertarako?

Deialdiak-Convocatorias

Komantxe konpartsak honako ekitaldira gonbidatu gaitu: SORKUNTZA AUTOGESTIONATUA, ZERTARAKO?

Kaixo gaztetxekide, musikari, sortzaile, Jaibatzordeko kide, konpartsakide, kamarada, programatzaile, lagun.

Datorren Apirilaren 5ean, Komantxe Konpartsak mahai inguru bat antolatu dugu, Sortzaile eta herri antolakundeen arteko harremanak jorratzeko. Bertan, Bilboko sorkuntza autogestionatuari buruz jardungo gara, beste batzuen artean, sareak, erronkak, marra gorriak, eta bide desiragarriak izango ditugularik eztabaidagai.

Eztabaida interesgarria izango delakoan gaude, batez ere LastTour, Facebook, Mtv eta Elcorreo-k menderatzen duten aro honetan.

Mahaian, AfterPost (Punk, DIY), Pantx Records (EH-Jamaika 60s) eta Taupaka (Sortzaileon Elkartea) izango ditugu gonbidatu nagusiak, baina zuekin guztiekin kontatu nahi genuke eztabaida benetan aberagarria izan dadin.

Besterik gabe, gonbidapena luzatzea soilik geratzen zaigu eta Etxarri 2 gaztetxean (Errekalde) 18.00etan elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat

Komantxe Konpartsa.

Irolitook mahinguruan parte hartu eta bertan esandakoak bilduko ditugu irratsaio formatuan ere. Gogoratu ba: apirilak 5, 18:00etan, Errekaldeko Etxarri 2 gaztetxean!