7 Katu Gaztetxea, gure garra hasia da, gure garrasia da (2019-01-20)

Hoka Hey | Domeka 18:00h
(klik irudian handiago ikusteko)

2019ko lehen Hoka Hey irratsaioa duzue hau, neguko oporralditik bueltan. Gaurkoan 7 Katu Gaztetxea gonbidatu dogu elkarrizketa bat egiteko.

Urtarrilaren 21etik 27ra bitartean Gaztetxearen 12. urteurrena ospatzen ibiliko dira. Egitarau oso zabala prestatu dute, eta kideek antolatutako ekintzak azaldu dizkigute. Indartsu sentitzen direla adierazi digute, eta horren adibide da hain zuzen, hautatutako leloa: Gure garra hasia da, gure garrasia da.

Formazio eta pedagogia jorratzeko zein aisialdi eta kulturarekin gozatzeko asmoz antolatu dituzte ekintza edo emanaldiak. Gainera, Bilboko Alde Zaharreko komunitatean eragiten saiatuko dira beste behin, harreman eta zaintzarekin lotutako dinamikak antolatuz. Honetaz gain, ekintza batzuk gaztetxeko hormetatik kanpo garatuz.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen