Hiri eredua – Okupazioa 1: Gaztetxeak (2018-11-25)

Irolaren Kanpaña Mediatikoa I Domingo 15:00

Hiri ereduarekin jarraitzen dugu Irola Irratian Kanpaina Mediatikoaren tartean. Inposatzen diguten hiri ereduaren gaineko eztabaida sustatzeko asmoa dugu irratsaio hauen bitartez eta horretarako hainbat saio desberdinetan jorratzen gabiltza.

Gaurko saioan, okupazioaren gaiarekin hasiko gara, eredu justoagoak lantzen dituzten dinamiketan sakonduz. Okupazioaren gaia bi irratsaiotan zehar garatuko dugu eta lehenengo honetan Gaztetxeen gaiari heldu diogu.

Hasteko, Juantxo Estebaranz elkarrizketatu dugu, testuinguru historiko bat jasotzeko Bilboko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen mugimenduaren inguruan. Bestalde, gaur egun bizirik dagoen proiektu bateko kide batzuekin hitzegiten egon gara, Errekalde auzoko Etxarri Gaztetxea hain zuzen, hiri politikei buruzko haien ikuspuntua kontatuz, eta honen aurrean zer hausnarketa eta proposamen dituzten azalduz. honetaz gain, kalera irtean gara kaleko iritzi batzuk jasotzeko, eta hau gutxi ez balitz, rafaga eta kuña batzuk ere prestatu ditugu oraingoan.

Okupazioaren irratsaio honi, bigarren atal batek segituko dio. Oraingoan etxebizitzarako okupazioaren gaiari helduko diogu.

Deskarga