Iralako Gazte Asanblada (2018-11-25)

Auzokideak | Igandeak 19:00h

Iralako Gazte Asanbladak hartu ditu mikrofonoak oraingoan Auzokideak irratsaioan, Bilboko Irala auzoko eragile desberdinen artean egiten dugun irratsaioan.

Azaroak 25 honetan, emakumearenganako indarkeriaren kontrako eguna denez, asanbladako emakumeek hausnarketa batzuk elkarbanatu nahi izan dabez. Egun honen zergati eta jatorria argituko digute lehenik eta behin, eta ondoren, asanbladako kideek instituzio publikoek feminismoaren diskurtsoa bereganatzearen arrisku batzuk aipatuko dizkigute. Irratsaioaren amaiera aldean indarkeria sexistaren inguruko hausnarketak ere plazaratuko dituzte.

Hemen duzue irratsaio osoa entzungai.

Deskargatu