Nor kolektibo antiespezista (2018-11-18)

Hoka Hey | Domeka 18:00h

NOR KOLEKTIBO ANTIESPEZISTA gonbidatu dogu Hoka Hey! honetara. Espezie desberdinetako norbanakoak diskrimanatzen duen sistema da espezismoa, gure kasuan, gizakiak eta gizakiak ez diren animalien arteko harremana dominazioan oinarritzen da, gizakiak ez diren beste izakien interesak gure interesen azpian kokatu, eta gure zerbitzuetara jarrita.

Azkar ugaltzeko fabrikak sortzen ditugu, gure zerbitzura lan egitera behartzen ditugu, eta ez bakarrik gure beharrizan basikoak asetzeko helburuarekin, baizik eta gure aisialdi eta entretenimenduaren izenean ere bai. Azkenerako, baliabide gisa akatu eta kontsumitu egiten ditugu.

NOR kolektiboak, alde batetik, espezismoa salatu eta hausnarketa eta pedagogia bultzatu gura dau, mugimendu antiespezista ezagutzera emon eta jendea euren borrokara lotzeko asmoz. Beste alde batetik, kolektibo animalisten arteko saretzea bilatzen dabe. Eta ez hori bakarrik, borroka hau gainontzeko gatazka sozailen artean kokatzen dabe, transbertsalitatearen garrantzia azpimarratuz.

Elkarrizketan hori guztia kontatuko digu Maialen Sagues Nor Kolektiboko kideak, baita orain arte egindako lanak ere bai, azaroaren 1ean burutu zuten manifestazioa edo bideo formatuan publikatu duten HILTEGIAK ikerketa erreportaia, adibidez.

Deskarga