Iralako Euskal Preso Politikoen Aldeko Taldea (2018-11-18)

Auzokideak | Igandeak 19:00h

Iralako Euskal Preso Politikoen Aldeko Taldeak eman dio hasiera Auzokideak irratsaioen denboraldi berriari. Igandetako saio honetatik gure auzoko eragile desberdinak pasatzen dira bakoitzak akeratutako eduki eta formatuarekin irratsaioak egiteko.

Denboraldiko lehen saio honetan, hainbat preso politikoren egoeraz aritu gara, izan ere, azken hilabeteotan lekualdatze batzuk egon dira, batzutan presoaren hurbilketa suposatu dutenak eta urruntzea beste batzutan. Bisita egiteko zailtasunak ere aipatu ditugu, pertsona bati bere senidea bisitatzea ukatu egin diotela edota instripuak, adibidez. Bestalde, aske geratu diren presoak ere gogora ekarri ditugu.

Itziar Plaza gure auzoko preso politikoaren egoeraz mintzatzeko, telefono bidez bere lagun Itxasorekin elkarrizketatxo bat izan dugu ere bai, eta dispertsioak berari nola eragiten dion kontatu digu.

Hemen duzue irratsaio osoa entzungai.

Deskargatu