Piztu BILBO, Itzali MTV. Mobilizazioen osteko prentsa oharra

Berriak

PRENTSA OHARRA:

Gaur Bilbo normaltasunera bueltatu da. Gure hiria bihurtu nahi duten erakusleiho horretako fokuak itzali egin dira eta biztanleria esplotazioak, indibidualismoak eta miseria existentzialak iluntzen duen egunerokotasunera itzuli da.

MTVak alde egin du eta guk ebento honen ondorioak ordaindu beharko ditugu. Fokuen, luxuaren eta postureoaren atzean, errepresioaren prezioa kudeatu behar izan dugu beste behin ere: gure auzoetan bizi izan dugun militarizazioa gutxi balitz, mobilizazio-aste hau identifikatu ezberdinekin (indar errepresoreek pertsona hauek isun eta ondorio judizial lazgarriekin mehatxatu dituzte) eta atxilotu batekin bukatu da; azken honi, gainera, autoritatearen aurkako atentatua egotzi diotelarik. Pertsona honen epaiketa azkarra gaurko –astelehena– egon da aurreikusita. Hala ere, atzeratzea lortu dugu, hainbesteko lastertasun honek bere defensa eskubidea urratu baitu. Aurrerago herri honetan bizi behar izan dugun enegarren muntaia polizial honen aurkako mobilizazioak planteatuko ditugu.

Hala ere, militarizazio eta errepresio guztiaren gainetik, “Piztu Bilbo Itzali MTV”-tik aste honetako mobilizazio herrikoietan parte hartu duten eta inplikatu diren persona eta kolektibo orori eskerrak eman nahi dizkiegu: ostegunetik aurrera antolatu ditugun ekimen eta mobilizazioekin Bilboko kaleak borrokaz eta elkartasunez bete ditugu. Konkretuki, larunbat arrtsaldeko manifestazioan makro-ebento eta inposatzen ari zaigun hiri eredu neoliberalarekiko aurkakotasuna mahi gainean jarri zen. Aldi berean, auzoetatik eta hiria bizi duten subjektu desjabetu eta subalternoek eraikitako beste hiri-/lurralde-/ bizi- eredu bat, posible dela agerian geratu zen.

MTVa joan egin da, baina guk hemen jarraitzen dugu. Eta hemen jarraituko dugu. Erakusleiho-hiri honen aurka, eta honetatik haratago, beste Bilbo bat eraikiz.


NOTA DE PRENSA:

Hoy Bilbo ha vuelto a la normalidad, los focos del escaparate en el que quieren convertir nuestra ciudad se han apagado y la población vuelve a su rutina cotidiana, oscurecida por la explotación, el individualismo y la miseria existencial.

La MTV se ha ido y nosotras vamos a pagar las consecuencias de su llegada. Detrás de los focos, el lujo y el postureo, nos vemos obligadas a gestionar el precio de la represión: si la militarización de nuestros barrios no fuese suficiente, esta semana de movilizaciones ha terminado con diferentes identificadas (a quiénes las fuerzas represoras han amenazado con multas y consecuencias judiciales) y una persona arrestada, con la ridícula acusación de atentado contra la autoridad. Hoy estaba previsto el juicio rápido de esta persona, aun así, hemos conseguido atrasarlo, habiendo sido vulnerado su derecho a la defensa. Más adelante plantearemos movilizaciones contra el enésimo montaje policial que tenemos que vivir en este país.

A pesar de la militarización y la represión, desde “Piztu Bilbo, Itzali MTV” queremos agradecer a todas las personas y colectivos su participación e implicación en las movilizaciones populares llevadas a cabo esta semana: desde el jueves hemos llenado las calles de Bilbo de protagonismo popular, de lucha y de solidaridad, organizando múltiples actividades y movilizaciones. En particular, la manifestación del sábado a la tarde puso sobre la mesa el rechazo popular a los grandes eventos y al modelo de ciudad neo-liberal que nos están imponiendo, planteando que otro modelo (de ciudad, de territorio y de vida) es posible, un modelo popular, construido desde abajo, desde los barrios y por las desposeídas y subalternas que habitan esta ciudad.

La MTV se ha ido, pero nosotras seguimos y seguiremos aquí, construyendo otro Bilbo, contra y más allá de su ciudad-escaparate.

Piztu Bilbo, Itzali MTV

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude