IROLAren KANPAINA MEDIATIKOA – Hiri eredua – 11 Botxo Eguna (2. zatia) (2018-11-04)

Irolaren Kanpaña Mediatikoa I Domingo 15:00

Hiria edo hiri eredua jorratuko dugu Irola Irratian datozen asteotan Kanpaina Mediatikoaren tartean. Hiri eredu zehatz bat inposatzen digutelako, merkantilismo kapitalistak hala bultzatuta. Inposaketa horrek gure bizitzako esparru guztietan eragiten digu, herritarron arteko harremanetatik hasita.

Gai zabal zabala aukeratu dugu lehen kanpainarako, hainbat saio desberdinetan jorratzen joango garena, hirien historia errepasatuz edota eredu justoagoak lantzen dituzten dinamiketan sakonduz,okupazioa bezalakoak. Lehen irratsaio hauetan, berriz, 11 Botxo Egunetik abiatu gara,hiri honetan topatzen ditugun hainbat eragile sozial ezagutzeko asmoz.

Dagoeneko Piztu Bilbo Itzali MTV ezagutuko duzue askok, gure hiriak bizi duen turistifikazio, gentrifikazio edo
ebentifikazio prozesuaren gainean hausnarketa egin eta erantzun bat antolatzea helburu duen kolektiboa. MTVk antolatzen dituen EMA sarien gaia gainditu eta hiri eredua da zalantzan jartzen duena talde honek. Urriaren 13an, ekintza eder bat antolatu zuten Bilboko Ripa kaian 11 Botxo Eguna izenpean. Ederra, eta oso anitza gainera, eragile sozial asko eta asko ere bertan parte hartzera etorri zirelako. Irratsaio honetan eragile horietako batzuei egindako elkarrizketak aurkituko dituzue.

Bigarren atal honetan, denboramuga zala-ta, lehenengo saioa hartan sartu ezin izan ziren elkarrizketak topatu ahal izango dozuez. Gaur hasteko, Ongi Etorri Errefuxiatuak eragileariburuzko nondik norakoak izengo doguz bertoko eragile baten eskutiK entzunda; jarraian, Pantx Records jarraian, kolektibo autogestionatuarekin joateko. Momentu musiko-politiko honek Internazionalismoari utziko deutso lekua, izan ere, gure hurrengo gonbidatua Kurdistanekin Elkartasun Plataforma izengo dogu, eragilearen nondik norakoak azaldu eta begirada geopolitiko zehatz baten aportazioa eginez. Saioari amaiera eder bat emoteko Piztu Bilbo Itzali Mtv eragileko partaide batek, asteburu intentsu honen narrazioa eskeiniko deusku. Elkarrizketa ezberdinen arteko tartetzetaz baliatu gara  PiztuBilbo Itzali Mtvk zabaldutako komunikatuei errepaso bat egiteko.

11 Botxo Eguna (2. zatia OSORIK) (2018-11-04) – 02:02:31

11 Botxo Eguna (2. zatia ONGI ETORRI ERREF) – 18:47

11 Botxo Eguna (2. zatia Kurdistanekin Elkartasun Plataforma) – 18:53

Descárgatelo


11 Botxo Eguna (2. zatia Pantx Records ) – 24:57

Descárgatelo


11 Botxo Eguna (2. zatia Piztu Bilbo) – 09:51

Descárgatelo

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude