MTV kanpora! Mobilizazioak asteburuan-Fin de semana de movilizaciones

Bizkaiko Foru Aldundiaren txantxulleo guztiak MTVa Bilboko inguruetara ekarriko dituen asteburua gainean dugu. Horri aurre egiteko Piztu Bilboko kideek mobilizazio asteburura batzeko deia luzatu digute.

Eurek baino hobeto inork ezer azal ezin dezakeenez, hementxe duzue Borroka garaia da webgunerako idatzi duten kolaborazio-artikulua:

Este fin de semana el chanchulleo de la Diputación Foral de Bizkaia trae a los alrededores de Bilbo la MTV. Frente a ello, lxs compañerxs de Piztu Bilbo no hacen el llamamiento para unirnos a las movilizaciones del fin de semana.

Como mejor que ellxs nadie puede explicar nada, aquí tenéis el artículo de colaboración que han escrito para la web Borroka garaia da.

Asteburuan benetan gal ezin ditzakezun kontzertuen kartela/Cartel de los conciertos que, en serio, de no te puedes perder este fin de semana

 

Egun on guztioi,

Lehenik eta behin, mila esker “Piztu Bilbo, Itzali MTV”-ren bozgorailu izan zareten guztiei. Peterm Griffinek, Batmanek eta Supermanek antolatutako MTV Musik Week-a bertan da. Guk, herriko-supereroi faltsu horiek inposatzen diguten hiri-eskaparatea aspaldi salatu genuen. Horregatik, aste honetan egin dezakegun ekarpenik onena gure kaleak eta auzoak denontzako diren ekintza partehartzailez betetzea dela uste dugu.

Duela egun batzuk, 11 Botxo Egunean esan genuen moduan, barrikada batean bizi gara. Barrikada honen alde bakoitzean ez daude ezberdinak diren bi subjektu bakarrik – burgesia eta klase desjabetuak–, baizik eta antagonikoak eta etsaiak diren bi bizi-eredu eta bi mundu, elkarren arteko gerra etengabean daudenak. Munduen arteko gerra honek eta beraien artean dagoen barrikadak argi eta garbi bereizitako bi alde ditu. Alde batetik “haiek” daude: Batman eta Supermanen maskaren atzean ezkutatzen direnak, oligarkia vasco-españolaren ordezkari den PNV, Iberdrola, BBK, Laboral Kutxa, Lastour… eta MTV-a, kulturak, gorputzak eta subjetuak merkantilizatzen dituen espektakulo lotsagarria. Eta beste aldean, “gu”: Herria, Langile Klasea, Herri Mugimenduak eta Euskal Herria desmerkantilizatzeko, despatriarkalizatzeko eta deskolonizatzeko lanean ari garen subjektibitate eta bizitzeko era guztiak.

Behin, gure posizionamendua argi eta irmoki adierazita, Bilbon bizi zareten pertsona guztiei, gurekin parte hartzeko, zuen iritzia partekatzeko eta debate eta mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu:

Lehenengo zita ostegun honetan, azaroaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan daukagu, zeinetan Etxebarrieta Plazatik aterako den kalejira musikatu bat egingo dugun. Guk argi baitugu, “ezin bada dantzatu, hau ez da gure iraultza”.

Ostiralean, azaroaren 2an, arratsaldeko 17.00etatik Indautxu plazan egongo gara; hau pertsona guztientzako espazio eroso eta abegikor bihurtzeko asmoarekin. Jule Goikoetxeak dinamizatuko duen mahai-inguru bat antolatu dugu, gonbidatu bezala Lutxo Egia, Monuz, Errekaleor Bizirik, Emakumeen Mundu Martxa eta uda honetan auzokideen eskutik eman den migranteen harreraren dinamikako ordezkariak izango dituena. Makroebentoek gugan dituzten eraginen inguruan eta espazio publikoaren erabileraren inguruan eztabaidatu nahi duen edonori etortzeko gonbita luzatzen diogu.

Azaroaren 3an, zapatuan, goizeko 12.00etan, hiri osoan zehar ibiliko den BIZIKLETA MARTXA bat antolatu dugu. Hemendik parkamena eskatzea auzo altuetako bizilagunei, ziuraski ez baikara hara gora helduko. Elkartasunezko besarkada bat klase menperatzaileen erabakiak sufritzen dituzten auzo horiei guztiei.

Zapatu horretan bertan, arratsaldeko 18.00etan Eliptika Plazatik aterako den mobilizazio bat egingo dugu. Mobilizazio honetan hiri honetan bizitzeko eta egoteko era ezberdinak erakustarazi nahi ditugu.

Azkenik, domekan, Piztu Ezkerraldeako kideek deituriko mobilizazio eta egun osoko egitarauari gure atxikimendua adierazi eta jende guztia bertan parte hartzera animatu nahi dugu.

Guk argi eta garbi erakutsi dugu zein den eraiki nahi dugun eta eraikitzen ari garen hiri-eredua. Horregatik uste dugu hilabete hauetan “Piztu Bilbo, Itzali MTV”-ren dinamikatik -egunero eraikitzen dugun barrikada honetatik- sortu denak, sareak ehuntzen jarraitzeko, alternatiba herrikoiak eraikitzen jarraitzeko eta azpitik eta auzoetatik eraikiko den hiri-eredu bat sortzeko lehenengo pausuak emateko abagunea ireki behar duela. Azken finean barrikada bat eraikitzen jakiteak ez baitu ezertarako balio lubakiaren alde baten bizitzen ez baldin badakigu.

Horregatik, guztiok mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean beste Bilbo bat eraikitzeko, behetik, herritik eta elkartasunez, MTVen, PNVren eta bere erakuslehio den hiriaren aurka eta haratago.

Gaurtik, argi geratu da Bilbo piztuta dagoela, argi geratu da herri mugimendua su txikiek osatutako erresistentzia itsaso bat dela eta ez Peter Griffinek, ez Batmanek, ez Supermanek ere ezingo dutela inoiz gelditu.

Eskerrik asko zuen arretarengatik eta kaleetan elkar ikusiko dugu. Izan ere, eurei gustatu edo ez, kaleek gure izaten jarraituko dute.

———-

Lo primero agradecer el tiempo que habéis dedicado a darle voz a “Piztu Bilbo, Itzali MTV”. Ha llegado la MTV Music Week organizada por Peter Griffin, Batman y Superman. Venimos tiempo denunciando la ciudad escaparate que nos están imponiendo estos superhéroes de falso pueblo. Esta semana creemos que la mejor aportación que podemos hacer a las calles y barrios donde co-habitamos es proponer actividades donde quepamos y participemos todas.

Como decíamos hace unos días en el 11 Botxo Eguna, vivimos en una barricada. A cada lado de esta barricada no hay solo dos sujetos –la burguesía y las clases desposeídas– sino dos modelos de vida y dos mundos antagónicos, enemigos y en guerra. Esta guerra de mundos y su barricada tiene dos partes claramente definidas. Por un lado “ellos”: detrás de las mascaras de Superman y Batman, están los de siempre, el PNV, los representantes de la oligarquía vasco-española, el Gran Capital de Iberdrola, BBK, Laboral Kutxa, Lastour…, la MTV y su obsceno espectáculo que mercantiliza las culturas, los cuerpos, los sujetos. Y, al otro lado de la barricada, “nosotras”: el pueblo, la Clase Trabajadora, los movimientos populares y todas las subjetividades y formas de vida que están trabajando para desmercantilizar, despatriarcalizar y descolonizar Euskal Herria.

Desde esta toma de posición clara y contundente queremos invitar a todas las personas que viven en Bilbo a participar con nosotras, a trasladarnos su opinión, a formar parte de los debates y de las movilizaciones:

La primera cita que tenemos es este jueves, 1 de noviembre a las 18h donde haremos una kalejira musikatua que saldrá desde Etxebarrieta Plaza. Nosotras lo tenemos claro, “si no podemos bailar, no es nuestra revolución”.

El viernes, 2 de noviembre, desde las 17h de la tarde estaremos en la plaza Indautxu donde queremos generar un espacio cómodo y accesible para todas. Habrá una mesa redonda que dinamizará Jule Goikoetxea, sus participantes son Lutxo Egia, Monus, Errekaleor Bizirik, Emakumeen Mundu Martxa y las representantes de la dinámica de acogida de migrantes llevada a cabo este verano de la mano de las vecinas. Invitamos a acudir a todas las personas que quieran debatir sobre el uso del espacio público y cómo nos afectan los macroeventos.

El sábado 3 de noviembre por la mañana, a las 12h, hemos preparado una BIZI MARTXA que recorra la ciudad. Desde aquí nos disculpamos con los barrios altos a los que seguramente no lleguemos. Un abrazo solidario a esos barrios que se ven perjudicados por las decisiones de las clases dominantes.

Esa misma tarde, el sábado, llamamos a una movilización a las 18h de la tarde que saldrá desde Plaza Eliptika. Queremos visibilizar que otras formas de estar y vivir la ciudad son posibles.

Finalmente, el domingo nos adherimos e invitamos a todo el mundo a participar de las movilizaciones convocadas por Piztu Ezkerraldea.

Nosotras, hemos dejado claro cual es la ciudad que queremos y que estamos construyendo: Por todo ello, creemos que lo que estos meses ha surgido de esta dinámica, Piztu Bilbo Itzali MTV, no sea más que el punto de partida para continuar tejiendo redes, creando alternativas populares y construyendo un modelo de ciudad desde abajo y desde los barrios – porqué, nosotras lo tenemos claro, “saber construir una barricada no es nada si no aprendemos a vivir tras ella”.

Invitamos a todo el mundo a sumarse a las movilizaciones, para construir todas juntas otro Bilbo (popular, solidario, desde abajo), contra y más allá de la MTV, del PNV y de su ciudad-escaparate.

Desde hoy, queda claro que Bilbao está encendido, y que el movimiento popular es un mar de fueguitos en resistencia que ni Peter, ni Badman, ni Superman podrán frenar.

Gracias por vuestra atención, nos vemos en las calles – porqué, aunque no les guste, son y seguirán siendo nuestras.