IROLAren KANPAINA MEDIATIKOA – Hiri eredua – 11 Botxo Eguna (1. zatia) (2018-10-28)

Irolaren Kanpaña Mediatikoa I Domingo 15:00

Hiria edo hiri eredua jorratuko dugu Irola Irratian datozen asteotan Kanpaina Mediatikoaren tartean. Hiri eredu zehatz bat inposatzen digutelako, merkan-tilismo kapitalistak hala bultzatuta. Inposaketa horrek gure bizitzako esparru guztietan eragiten digu, herritarron arteko harremanetatik hasita.

Gai zabal zabala aukeratu dugu lehen kanpainarako, hainbat saio desberdinetan jorratzen joango garena, hirien historia errepasatuz edota eredu justoagoak lantzen dituzten dinamiketan sakonduz,okupazioa bezalakoak. Lehen irratsaio hauetan, berriz, 11 Botxo Egunetik abiatu gara,hiri honetan topatzen ditugun hainbat eragile sozial ezagutzeko asmoz.

Dagoeneko Piztu Bilbo Itzali MTV ezagutuko duzue askok, gure hiriak bizi duen turistifikazio, gentrifikazio edo
ebentifikazio prozesuaren gainean hausnarketa egin eta erantzun bat antolatzea helburu duen kolektiboa. MTVk antolatzen dituen EMA sarien gaia gainditu eta hiri eredua da zalantzan jartzen duena talde honek. Urriaren 13an, ekintza eder bat antolatu zuten Bilboko Ripa kaian 11 Botxo Eguna izenpean. Ederra, eta oso anitza gainera, eragile sozial asko eta asko ere bertan parte hartzera etorri zirelako. Irratsaio honetan eragile horietako batzuei egindako elkarrizketak aurkituko dituzue.

Hasteko, Piztu Bilbo Itzali MTV-ko kide batekin izan genuen elkarrizketa berreskuratzen dugu, jarraian Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kide batekin hitzegitera pasatzeko. Etxebarrieta Memoria Elkarteko kide batekin hitzegin genuen ere bai, eta saioa amaitzeko Pikara Magazineko lagun bati egin genion elkarrizketa.

Irratsaio honek bigarren atal bat izango du datorren astean, izan ere, beste eragile asko ere egon zirelako 11 Botxo Egunean.
————————————————
Hiria, hiri eredua, komunikazioa, merkantilista, kapitalista, merkantilismoa, kapitalismoa, inposaketa, Piztu Bilbo Itzali MTV, Piztu Bilbo, 11 Botxo Eguna, eragile sozialak, eragileak, kolektibo sozialak, kolektiboak, ekitaldia, gentrifikazioa, turistifikazioa, ebentifikazioa, hausnarketa, pedagogia, antolaketa, MTV, EMA sariak, Urriaren 13a, Urriak 13, Ripa Kaia, aniztasuna, anitza, elkarrizketak, elkarrizketa, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua, pentsioak, duintasuna, borroka, gatazka, aldarria, mobilizazioak, Etxebarrieta Memoria Elkartea, memoria, auzoa, auzokideak, Pikara Magazinea, Pikara, komunikazio feminista, informazioa, transmisioa, irisgarritasuna, dinamika,

11 Botxo Eguna (a PIZTU BILBO ITZALI MTV elkarrizketa)… – 30:13
11 Botxo Eguna (b PENTSIODUNAK elkarrizketa) – 33:50

Descárgatelo

11 Botxo Eguna (c ETXEBARRIETA MEMORIA ELKARTEA… – 27:47

Descárgatelo

11 Botxo Eguna (d PIKARA MAGAZINEA elkarrizketa)… – 24:06

Descárgatelo

11 Botxo Eguna (1. zatia) (2018-10-28) – 02:11:16

Descárgatelo