Karmelako astekaria-Semanario de Karmela

Iritzi artikulua

Bihurri ta harro gu ere igon ginen al carro! Gasteizez okupatu ginen iragan larunbatean!
Karmelatik besarkada solidario bat Hala Bediri,  Gasteizko Gaztetxeari, Auzolana Pilotalekuari, eta Errekaleor Bizirikeri. Zorionak!

Bitartean, Bilbon bagabiltza asteroko ekintza, proiektu eta tailerren behin-betiko egutegiari azken ikutuak ematen. Gaur  nobedadeetako bat aurkeztuko dizut, baina lehenago gonbidapen bat Karmelako lantaldeetan parte har dezazun. Dena dela, nobedadearekin misteriorik ez! bota begirada bat gaurko irudiari!

Azken asanblada orokorrean aipatu genuen bezala, lantaldeek balio dute Karmela eraikitzen dugun guzti-guztion kohesioa eta sinergiak sortzeko. Horretaz gain, tailer eta proiektuek modu askean funtzionatu dezaten daukagun engranajea dira lantaldeak. Horietako batzuk arduratzen dira mantenimenduaz, kudeaketaz, komunikazioaz, eta programazioaz besteak beste.

Software librearen kontuetan dabiltzanek bereizketa bat egiten dute. Diote: “Free, not Free;” hau da, “aske eta ez dohainik;” “libre, gratis baino.”

“Gratisek” dominazio erlazioak ezkutatu egiten ditu (produkzioan, banaketan, sal-erosketan, zein erabiltzaile akordioak onartzen ditugunean gertatzen diren dominazioak). “Librek” bestalde, dominazio erlaziook agerian utzi eta zalantzan jarri nahi ditu (proiektu bat aurrera eramateak dakartzan lanak, kostuak, ahaleginak, eta denbora adibidez).

Prezioa baino, aske izatea jartzen du zentroan Karmelak. Aske zara Karmelaren parte izateko eta ekintza bat proposatzeko; aske, ekintzetarako sarbidea izateko eta ekintzetako erabakietan era kolektiboan parte hartzeko –erabaki eta lan kolektiborik gabe ez baitago ekintzarik ezta Karmelarik ere.

Karmela eremu askea da, eta Lantaldeek bermatzen dute espazio askea izaten jarraituko duela. Gehiago jakin nahi duzu Mantenimendu, Komunikazio, Programazio, Kudeaketa zein beste lantaldeez? Lantalde baten parte izan nahi duzu? bada, idatzi kudeaketa@karmela.eus helbidera edo etorri asanblada iraunkorreko saio batera, asteartero arratsaldeko 7tan.

Orain bai, hemen dator, asteko NOBEDADEA!

Elkartasun Pizzeria eta Abya Yalaren kolonialismo eta erresistentziaren inguruko dokumentalak izango ditugu gurean. Abya Yala da kontinenteko jatorrizko herriek erabiltzen duten hitza bere burua izendatzeko, Amerika-ren kontraposizio gisa. Lehenengo emanaldia, ostegun honetan izango da, Urriaren 11an, arratsaldeko 7retatik 10etara. Eta hemendik aurrera hileko bigarren ostegunero, hartuko ditu Elkartasun Pizzeriak Karmelaren sukalde eta sarrera guneak. Ostegunerako plan hoberik? ez dut uste!

Eta nobedadeez gain, Autodefentsak eta Seinu Hizkuntzaren tailerrak aurten ere itzuliko direla konfirmatu dute! Martxan gaude!!

Edozerekin, badakizu idatzi kudeaketa@karmela.eus helbidera edo etorri astearteetako asanblada iraukorretako batera, arratsaldeko zazpiretan, eta elkar ezagutu gaitezen.

Garratzitsuena… izan zaitez parte eta izan aske!

*En Castellano*

¡Bihurri eta harro, nosotrxs también nos subimos al carro! ¡El pasado sábado nos okupamos de Gasteiz!
Desde Karmela, un abrazo solidario a Hala Bedi, al Gaztetxe de Gasteiz, a Auzolana Pilotalekua y a Errekaleor Bizirik. Zorionak!

Mientras tanto, en Bilbo seguimos dándole los último retoques a la agenda definitiva de talleres y proyectos. Hoy te presentaré una de las novedades, pero antes te invito a que tomes parte en los Lantaldes de Karmela. De todas maneras ¡no hay misterio con la novedad! ¡échale un vistazo a la foto de arriba!

Tal y como lo comentamos en la última Asamblea General, los Lantaldes dan cohesión y crean sinergias entre aquellxs quienes entre todxs nosotrxs construimos Karmela. Además, los Lantaldes son el engranaje para que talleres y proyectos funcionen de manera libre. Algunos lantaldes se encargan del mantenimiento, la gestión, la comunicación y la programación.

Quienes andan en cuestiones de Software Libre hacen una distinción. Dicen: “Free, not Free;” en otras palabras, “libre, en lugar de gratis.”

“Gratis” oculta relaciones de dominación (aquellas que tienen lugar en la producción, distribución, la compra-venta, o cuando aceptamos los acuerdos de usuario). “Libre” en cambio, deja en evidencia esas dominaciones y las pone en cuestión (por ejemplo, el trabajo que está detrás de llevar a cabo un proyecto, los costes, los esfuerzos, y el tiempo).

En lugar del precio, Karmela sitúa en el centro ser libre. Eres libre de ser parte de Karmela y de proponer una actividad; libre, para tener acceso a las actividades y para tomar decisiones sobre éstas de manera colectiva –porque sin decisiones ni trabajo colectivo no hay actividades ni hay Karmela.

Karmela es un espacio libre, y son los Lantaldes los que garantizan que seguirá siendo así ¿Quieres saber más sobre los Lantaldes de mantenimiento, comunicación, programación y gestión?¿Quieres ser parte de un Lantalde? no lo dudes y escribe a kudeaketa@karmela.eus o acércate a una sesión de la asamblea semanal, los martes a las 7 de la tarde.

Ahora sí, aquí viene, esta semana… la NOVEDAD!

En Karmela tendrá lugar la Pizzería Solidaria y documentales sobre colonialismo y resistencias de Abya Yala (éste es el nombre que utilizan los pueblos originarios del continente para nombrarse en contraposición a América). La primera sesión es este jueves, 11 de octubre, de 7 a 10 de la tarde. Y de ahora en adelante, cada segundo jueves de mes, la Pizzería Solidaria tendrá su espacio en las zonas de la concina y la entrada ¿Algún plan mejor para los jueves?¡no me lo creo!

Además de las novedades ¡los talleres de Autodefensa y Lengua de Signos han confirmado su retorno! ¡estamos en marcha!

Con los que sea, ya sabes escribe a Kudeaketa@karmela.eus o ven a una de las asambleas semanales, los martes a las 7 de la tarde, y conozcámonos.

Lo más importante… ¡sé parte y sé libre!

Besarkada bat eta datorren astera arte,

Karmela

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude