Palestina: Izan, bizi, eutsi.

Deialdiak-Convocatorias

Ekainaren 27an, Manal Tamini  (Palestinako preso ohia eta herri erresistentziaren batzorkidea) eta Sami Sockol (Israelgo kazetari anti-sionista eta Washintong Post eta Haaretz egunkarien laguntzailea) Bilbon egongo dira hitzaldi bat emateko: ‘Palestina. izan bizi, eutsi. Existir es resistir’.

Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bilboko La Bolsa aretoan (Pelota kalean, 10, Bilbo) eta bertan Palestinan bizi den egoerari buruz mintzatuko dira gonbidatuak.