Mugak Zabalduz Karabana 2018: Euskal Herria Ventimiglia, Sizilia eta Calabria

Deialdiak-Convocatorias

ZER: Mugak Zabalduz 2018ko karabanaren aurkezpen solasaldia

NON: Bira taberna, Erronda kalea 2, Bilbo

NOIZ: ekainak 20

Errefuxiatuen nazioarteko egunarekin bat eginez, Ongi Etorri Errefuxiatuak 2018ko elkartasun karabanaren aurkezpena egingo du.

Aurten Sizilia izango dute helmuga, bidean Ventimiglia eta Calabriatik igaroko direlarik.  Azpian utzi dizkizuegu Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek egin dituen bideoa eta oharra. Bertan Italian errefuxiatu eta karabanaren arrazoi eta helburuak azaltzen dira inon baino hobeto.

(Aquí en castellano)

QUÉ: charla-presentación de la caravana Mugak Zabalduz 2018

DÓNDE: Bira, c/ Ronda 2, Bilbo

CUÁNDO:  miércoles 20 de junio

Concidiendo con el dia internacional de las personas refugiadas, Ongi Etorri Errefuxiatuak hará la presentación de la caravana solidaria de 2018.

Este año la caravana tendrá como destino Sicilia, y antes pasará por Ventimiglia y Calabria.  Abajo os dejamos el vídeo y el link a la nota de prensa que Ongi Etorri Errefuxiatuak ha hecho públicos donde explican mejor que nadie sus razones y objetivos.

ZERGATIK JOANGO GARA FRANTZIA ETA ITALIA ARTEKO MUGARA, SIZILIARA ETA CALABRIARA?

Gure ustez, Italia funtsezko paper negatiboa jokatzen ari da une honetan (mugen esternalizazioa Afrikan) migratzaile eta errefuxiatuei dagokienez EBko politiken aplikazioan, eta, tamalez, are rol okerragoa joka dezake, kontuan hartuta gobernu berriaren kideak Movimiento 5 Stelle-ren eta Lega Norte, direla, azken hau muturreko eskuineko alderdia.

Frantzia eta Italia arteko mugan, Ventimigliatik Briançonera, poliziak migratzaile eta errefuxiatuen kontra egiten dituen ekintzen alderdirik txarrena ikusten ari gara azkenaldian: migratzaileen heriotzak ikertu barik, Alpeetako negu gorrian bizitza jokoan jarrita muga zeharkatzen ari direnen kontrako errepresioa, muga zeharkatzen laguntzen dieten pertsona solidarioen epaiketak… Hori gutxi balitz bezala, Europako, Frantziako eta Italiako neonaziak, nagusiki, mugako kontrolak antzezten ari dira.

Sizilian, Karabanaren ekintzen erdigunea izango den tokian, hauexek topatuko ditugu:

  1. Migratzaile eta errefuxiatuei dagokienez EBko politiken emaitzak guztiak batera: asiloa eskatu duten eta horren zain bizi- eta lan-baldintza izugarrietan dauden milaka lagun barneratzeko zentroak; agintarien jarraibideei jarraiki atxikitako erreskate-ontziak; azken urteotan ehunka mila lagun hartu dituzten portuak; eta Frontex-en egoitza nagusia nahiz haren ontzi batzuk, Mediterraneoan zaintza-lanetan dabiltzanak,
  2. Landa-eremuetan migratzaile eta errefuxiatuen esplotazio ankerra, neskato eta emakumeen sexu-esplotazioa, nekazal eremuetan egunero gertatzen diren emakumeenganako sexu-bortizkeriak,  eskrupulurik gabe eta zigorgabetasun osoz ari diren enpresarien aldetik esplotazioa,
  3. Ipar Amerikako base militarrak, zeinak Sizilia hegazkin-ontzi gisa baliatzen ari diren, bai Mediterraneoa zaintzeko bai Ekialde Ertainean eta Afrikan esku-hartze militarrak egiteko. Hala, milaka lagunen exodoa bultzatzen ari dira, gerrak horiek eragiten ari diren heriotzatik eta sarraskitik ihes egingo badute,
  4. Eta aspalditik irlara iristen ari diren pertsonei elkartasuna agertzen dieten Siziliako lagun eta erakundeen esperientziak; Italiako gobernuen eta EBko politikak salatzen dituzte, eta beren lurraldetik abiatzen diren esku-hartze militarren kontra ere egiten dute.

Azkenik, Calabrian, zehazki Riacen, bertako udalak –Mimmo Lucano buru- gauzaturiko aparteko harrera-esperientzia bat ezagutuko dugu, horretatik ikasteko. 1998an abiatua, ekintza horri esker Asiatik eta Afrikatik iritsitako ehunka lagunek atsedena aurkitu dute, bai eta bestelako bizimodua ere, Calabriako herri txiki horretan.

GURE HELBURUAK:

EZAGUTZEA Frantzia eta Italia arteko mugan, Sizilian eta Calabrian migratzaile eta errefuxiatuei dagokienez EBko gobernuen politikak jasaten eta borrokatzen dituzten pertsonen errealitatea, arazoak eta lorpenak.

IKASTEA leku horietan izaten ari diren esperientzietatik eta borroketatik.

SALATZEA, hantxe bertan, Europako gobernuek eta enpresek erantzukizuna dutela Europara iritsi nahi duten migratzaile eta errefuxiatuen heriotzean, behin hemen pairatzen duten eskubide-urraketan, eta Ekialde Ertaineko eta Afrikako gatazka armatuetan, migrazioen zati handi bat eta jendea babes bila lekualdatzea eragiten ari direnetan.

IKUSARAZTEA, emakumeen presentzia prozesu migratzaileetan, jasaten duten bortizkeri espezifikoa, eta subjeto politiko eta protagonista  gisa.

ESTUTZEA harremana herrialde horietan (Italia eta Frantzia) migratzaile eta errefuxiatuen kontrako Europako erabakiei eta politikei aurre egiten ari diren pertsonekin eta erakundeekin.

EGITURATZEA erabaki eta politika horiei aurre egiteko zein beren herrialdeetatik alde egin behar izanda Europara etorri beharra duten pertsonei harrera egiteko sare eta estrategia europarrak.