Afrikako bazkaria Iralako jaietan

Deialdiak-Convocatorias

Non: Eskurtze Parkean, Irala

Noiz: Ekainak 17 (14:30)

IMG-20180607-WA0005.jpg

Iralako jaiei bukaera ematen hasteko Berdinak eguna ospatuko da ekainaren 17an. Aurten Berdinak kolektiboak Iralako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearekin batera Afrikako zaporeak ekarriko dizkigute.

12etatik aurrera munduko jolasekin entretenitzeko aukera eskainiko digute eta bazkariaren aurretik piñata dibertigarria antolatuko dute.

18:30etan gorputza astintzeko eta lotsa galtzeko salsa tailerra izango dugu eta, ondoren, Afrikako musika gerturatuko digun Dj Dacost-ek jarriko gaitu dantzan.

Bazkarian izena emateko: ekainaren 15era arte iralaongietorri@gmail.com helbide elektronikoan. Prezio orokorra 10 eurokoa izango da. Ume eta langabetuentzat 5 euro.